XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- EZ HAKIOK TIRORIK BOTA.

- Tirorik ez botatzeko? Zergatik ez? Galeper ederragorik... Ez zaidak, ez ihesiko.

- Ez al duk ikusten? Ekialdera begira zegok.

- Ekialdera begira dauden galeperrak ez dituk galaien hitz faltsoek engainaturiko dama errukarriak besterik izaten.

Erretira hezak eskupeta hori.

Ehiztariak bere eskupeta jaitsi zuen ernegaturik.

Galeperrak, berriz, ekialdetik mendebaldera eraman zituen begi biziak, belar artean harro, lumaia urduritasunez eder, gorputza difuminaturik haizeak astindutako belar artean.

Ehiztariak begi parera jaso zuen berriro bere eskupeta.

Eta ehiztariaren adiskideak, haizearekin bat egiten zitzaion ahots lehun, lasaiaz: - Ez hakiok tirorik bota.

- Zergatik, ordea? Orain ez zegok ekialdera begira.

Galaia damutua izango diagu edo dama amodio berritara prestatua.

Baina ez zidak ihes egingo. - Ez, ez; ez duk hori; (...).